Astigartarrek 'Txiokaria' aldizkariaren hirugarren zenbakia dute eskura

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 6a, 00:00

Lau hilabeteren ostean Txiokaria, Astigarragako Udal aldizkaria dugu berriro eskuartean. Herritar guztiei zuzenduta dago. Lau hilean behin argitaratzen da eta herritarrak udal ekintzez informaturik mantentzea du helburu. Udala egiten edo bideratzen ari den proiektu, zerbitzu eta ekimenenak laburbiltzen ditu. Hirugarren zenbaki honetan honako eduki hauek landu dira: Astigarragako haurreskola berria, Kontxa Etxeberria foroa, jasangarritasun energetikoaren batzordea, baserritarren mahaia eta Taula baserriko Elenari elkarrizketa, tailako tailerraren arrakasta, abian dauden partehartze prozesuak, obrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!