Santio jaien kartela hautatzeko inkesta, martxan ekainaren 9ra arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 5a, 00:00

Botoa udaleko webgunean dagoen formularioa beteta edo Erriberako harreran eman daiteke.

Pasa den ostegunetik ekainaren 9ra bitartean, Astigarragako herritarrek botoa eman ahal izango dute 2022ko Santio Jaien kartela aukeratzeko. Udalaren webgunean, aurkeztu diren kartelak, bakoitzaren azalpena eta botoa emateko formularioa aurki daitezke. Aurrez aurre egin nahi dutenek, Erriberako harreran eman ahal izango dute botoa.

Bost kartel aurkeztu dira, eta horietako bat hautatu behar da. Udalerrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete botoa.

Kartel bozkatuena 2022ko Santio Jaien programa, egitarau eta sustapen euskarrietan erabiliko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!