Urumea ibaia garbitzeko zita dute gaurkoan, astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 4a, 00:00
Joan den urtean, ibaia garbi-garbi utzi zuten astigartarrek.

Parte hartzaileei eskularruak eta poltsak banatuko zaizkie, eta horretarako 11:00etan jarri dute hitzordua Erriberan. 

Biharko Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, gaur goizean Urumea ibaia garbituko dute astigartarrek. Horretarako, hitzordua jarri dute goizeko 11:00etan, Erriberan. Izan ere, ordu horretan, antolatzaileek parte hartzaileei materiala banatuko diete, besteak beste, eskularruak eta poltsak. Behin antolatuta, errekara abiatuko dira, eta bertara heltzean plastiko eta zabor bilketa hasiko dute. Herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete Gaea elkarteak eta Arantzazuko Ama ikastetxeak: «familientzat gomendagarria da, beraz, animatu. Horrez gain, biltzen den zabor guztiarekin, Erriberan erakusketa bat egitea aurreikusi dute: «jendea arazoaz kontzientziatzeko». 

Ingurumena zaindu edo txukundu nahi duenak, beraz, badu gaurko zeregina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!