Udako ekintzetan izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 2a, 00:00

Astigarragako gaztelekuan egingo diren udako ekintzen izen-emateak irekita daude eta ekainaren 8ra izango dira. Gainera, 2010ean jaiotakoak erabiltzaile berri izan daitezke. Ekainean ordutegi aldaketa izango dute. Astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 16:30etatik 20:30etara izango da. Asteburutan itxita egongo da. Udako eskaintza ekainaren 22an hasiko da eta uztailaren 22an bukatu. Ekintza mota desberdinez jositako eskaintza izango da. Santio jaietako bazkariarekin amaiera emango zaiolarik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!