Programazio oparoa, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 30a, 00:00

Tailerretan izena emateko, aldez aurretik izena eman behar da.

Emakumeon Etxean «biziberritzeko eta emakumearen ahalduntze-prozesuan baliabideak eskaintzeko» lanean ari dira. Horretarako, hainbat ekintza egingo dituzte maiatzean, eta jarraipena izango dute ekainean.

Ostegunerako, mural feminista egiteko lehenengo saioa antolatu dute, eta arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera. Ekainaren 3an, berriz, emakume migratuei zuzendutako hitzaldia eskainiko dute, arratsaldeko 18:00etan hasita. Horrez gain, ekainaren 9an eta 16an, Gure zoru pelbikoa konkistatuz tailerra eskainiko dute Emakumeon Etxean, arratsaldeko 17:15etan, eta aldez aurretik izena eman behar da. Ekainaren 17an, zineforuma prestatu du Amher Sos Arrazakeria elkarteak, 18:00etan hasita. Ekainari amaiera emateko, hilaren 24an, Aztarnak dokumentalaren proiekzioa ikusteko aukera izango dute herritarrek, 18:00etan hasita. Tailerretan izena emateko idatzi emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!