Hilabete honetako literatur solasaldia etzi izango da, astelehenean, Erriberan. Betiko moduan, arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta Jorge Carrerok gidatuko du saioa. Oraingo honetan, Pedro Simon idazlearen Los ingratos eleberriaren gainean arituko dira.