Urumea ibaia garbituko dute ekainaren 4an, eta bertaratzeko deia luzatu dute

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 27a, 00:00

Arantzatzuko Ama Ikastetxeko irakasleek eta ikasleek erreka garbitzeko jarduera antolatu dute ekainaren 4rako, hurrengo larunbaterako. Erribera kulturgunean elkartuko dira, goizeko 11:00etan, eta aurreratu dute materiala (eskularruak eta poltsak) beraiek jarriko dituztela. Errekako plastikoa eta zaborra bilduko dute, eta bertan pasako dute goiza. Herritar guztiei luzatu diete deia, baina, batez ere, ikasleen familiei: «izan ere, gero, bildutako zaborrarekin Erriberan erakusketa bat antolatzeko asmoa dugu, jendea arazoarekin kontzientziatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!