Plastikoaren kutsaduraz kontzientziatzeko telazko poltsak banatuko ditu gaur, 16:30etatik aurrera Herri Eskolan, Arantzazuko Ama ikastetxeko DBH3ko astigartar talde batek. Astigarragan proiektu bat egiten ari dira plastikoa murrizteko eta bertako biztanleak plastikoaren arazoaz kontzientziatzeko. «Gure helburua, plastikoa murriztea eta gure herriak batera arazo honi aurre egitea da».