Plastikoaren kutsaduraz kontzientziatzeko telazko poltsak banatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 26a, 17:36

Arantzazuko Ama ikastolako DBH3ko astigartar talde baten proiektua da eta Astigarragako Herri Eskolan banatuko dituzte bihar poltsak, 16:30etan.

Arantzazuko Amako 3DBHko ikasleak, Astigarragan, proiektu bat egiten ari dira plastikoa murrizteko eta bertako biztanleak plastikoaren arazoaz kontzientziatzeko. «Gure helburua,  plastikoa murriztea eta gure herriak batera arazo honi aurre egitea da».

Lehendabizi,  Astigarrako alkatearekin, Xabier Urdangarinekin, bilera bat egin zuten eta proiektua azaldu eta helburuak azaldu zituzten. «Bere laguntzarekin, telazko poltsa asko lortu ditugu, herritarrei banatuko zaizkienak, plastikozko poltsen ordez erabiltzeko». 

Julen, Uxue, IIvana, Aimar eta Aiur  (Arantzazuko Amako ikasleak)

Asteazkenean, herri guztitik kartelak jarri zituzten. Kartel hauen bidez, bihar, Astigarragako Herri Eskolan telazko poltsak banatzen egongo dira, 16:30etan, eta jendeari azalpenak ematen izango dira. Kartelez gain, sare sozialetan ere arituko dira. 

Eskolako atean mahai haundi bat jarriko dute, «telazko poltsak jartzeko erabiliko duguna, eta kartel haundi bat ere bai , telazko poltsak banatuko ditugula esateko». 

 

Taldekide batzuk hori egiten duten bitartean, beste taldekideek oharrak banatuko dituzte eskolako patioan dauden guraso eta umeei, eta aurretik esan bezala, proiektuari buruzko azalpen txiki bat emango diete, haiek arazoaz jabetzeko, eta plastikozko poltsen ordez «guk emandako telazko poltsak erabiltzera animatuz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!