Astigarragako auzo-konponstagailuen erabiltzaileen asebetetze inkesta, martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 26a, 00:00

Herritarrak galdetegi labur bat betetzera gonbidatu ditu Astigarragako Udalak.

Astigarragako Udalak auzo-konposta ekimenaren parte diren familia guztiak galdetegi labur bat betetzera animatzen ditu, haien asebetetze maila zein den jakiteko. 

Inkestan, parte hartzaileek baloratu ahal izango dituzten alderdi nagusiak honako hauek dira: konpostatzen prozesua eta bere mantenua; erabiltzailearen konspostatze prozesuarekiko eta konpostarekiko ezagutza maila; etorkizunean hobetu daitezkeen alderdiak. 

Galdetegi hau erabiltzaileek auzo-konposta egiteko eskaeran erregistratu zuten helbide elektronikoretara bidali du Udalak. Inkestan erregistratutako datuak Udalak jarduera hobetzeko erabiliko ditu. 

Bestetik, Astigarragako Udalak aditzera eman du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle bat Astigarragako auzo konpostagailuen inguruan ari dela burutzen gradu-ondo amaierako proiektua: «ikasleak ere, datu hauek landu, baloratu eta prozesuaren amaieran astigartarren aurrean aurkeztuko ditu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!