Irteeran izena emateko azken eguna, etzi

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 25a, 00:00

Ekainaren 18rako eta 19rako Selva de Ozara irteera antolatu du Zipotza mendi taldeak. Irteera 18an egingo da, goizeko 07:00etan, eta itzulera, 19an izango da, arratsaldeko 17:00ak aldera. Irteerara joateko, aldez aurretik izena eman behar da eta horretarako azken eguna etzi da. Irteerako prezioa 30 euro da, eta Zipotzan ordaindu behar da izena ematen denean. Horrez gain, antolatzaileek azaldu dute afaria irteera egunean ordainduko dela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!