Amatasunari buruz, hitzaldi eta  tailer bana Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 23a, 00:00

Ama bakarren errealitateari buruzko hitzaldia eskainiko dute ostiral arratsaldean, eta adeitasuna lantzeko amatasun tailerra larunbat goizean.

Amatasunarekin lotuta, hitzaldi eta tailer bana prestatu dute Emakumeon Etxeak eta Astigarragako Udalak, aste honen bukaerarako. Emakumeon Etxean izango dira biak, ostiralean eta larunbatean.

Ama bakarren errealitateari buruzko hitzaldia izango da aurrenekoa, ostiral arratsaldean, 18:00etan hasita: La realidad de las madres solteras, Madres Solteras por Elección Elkarteko kideek eskainiko dutena, gaztelaniaz. Bertaratu nahi dutenentzat, haur zaintza zerbitzua ere izango da, baina sei egun lehenagotik abixatuta.

 

Amatasun tailerra, adeitasuna lantzeko

Larunbat goizean, berriz, adeitasuna lantzeko amatasun tailerra egingo dute, Emakumeon Etxean bertan. Goizeko 10:00etan hasita, bi ordu eta erdiko iraupena izango du tailerrak, eguerdiko 12:30ak arte. Izaskun Robledok eskainiko du saioa.

Tailerrean parte hartzeko, aldez aurretik eman beharko da izena, posta elektronikoz idatzita, ondorengo helbide honetara: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com. Gainera, hitzaldian bezala, haur zaintza zerbitzua ere izango da aukeran, baina sei egun lehenago abixatu beharko da horretarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!