Asteburupasa ekainean, Huescara

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 22a, 00:00

Irteera berezia prestatu du Zipotza Mendi Taldeak, ekainerako: asteburupasa joango dira Huescara, Ozako oihanera, ekainaren 18an eta 19an.

Goizeko 07:00etan abiatuko dira larunbatean, Zipotzatik, autobusean. Egun horretan bertan, ibilaldia egingo dute Castillo de Acher eta Aguas Tuertas bisitatzeko, eta bakoitzak eraman beharko du bere janaria. Afaria eta gaua, berriz, aterpetxean egingo dituzte. Bertan gosalduko dute igandean, eta bigarren ibilaldi bat egingo dute, Mallo de Acheritora, norberak bere janaria eramanda. Arratsaldeko 17:00etan hartuko dute autobusa, Astigarragara bueltatzeko.

Izena emateko epea zabalik dago, maiatzaren 27ra arte, Zipotzan. Momentuan ordaindu beharko dira 30 euro (gaua eta go­saria); eta afariaren ordainketa, irteeraren egunean egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!