Zipotzarena, ilar pintxorik onena

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 1a, 00:00

Ilarraren inguruko jardunaldiak izan ziren Astigarragan, joan den astean. Horren baitan, ilar pintxopotea egin zuten, eta pintxo lehiaketa ere izan zen, 12 tabernaren artean. Zipotza taberna izan zen irabazlea, lau osagai berezi zeuzkan pintxoa prestatuta: ogi txigortua, baratxuri beltzaren krema, ilar patea eta urdaiazpiko birrindua.

Bigarren postua lortu zuen Ikatza tabernak, eta hirugarren izan zen Robin taberna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!