Heziketa digitalari buruz, hitzaldia gaur ikastolan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 18a, 00:00

Heziketa digitalarekin lotuta, bi hitzaldi antolatu dituzte maiatzerako, Astigarragako Herri Eskolako aretoan. Gaur bertan izango da aurrenekoa, arratsaldeko 17:00etan hasita; eta maiatzaren 26an egingo dute bigarrena, ordu berean. Gurasoei zuzendutako saioak izango dira biak, eta bertaratuei balioko diete, hobeto ezagutzeko seme-alabek erabiltzen dituzten sare sozialak (TikTok, besteak beste) eta internet bidezko jolasak. Bi hitzaldien hizkuntza, eta erabili beharreko baliabideak, bertaratutako entzuleen arabera zehaztuko dituzte, saioan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!