'Bapo kantari' kantu afaria, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 17a, 00:00

Bapo kantari kantu afaria izango da ostiralean, Petritegi sagardotegian. Txartelak salgai daude, 39 euroan, Petritegi sagardotegian, Petrikafen, eta 943 45 71 88 telefono zenbakian. Bapo afalduko dute sagardotegiko menua, arraiarekin, kafearekin eta koparekin. Ekimena antolatu dute Herri Eskolako eta musika eskolako zenbait irakaslek, ikaslek eta gurasok, Agin Laburu eta Joanes Illaregi bertsolariekin eta Petritegi sagardotegiaren laguntzarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!