'Berriro asma nazazu' diskoa aurkeztuko du, Tenporak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 14a, 00:00
Talde tolosarrak, disko berria aurkeztuko du. Argazkia: Berria egunkaria

Gaur arratsaldeko 20:00etan, Erriberan emango du kontzertua, Tenpora talde tolosarrak. 

Tenpora tolosaldean sorturiko taldea da, eta ibilbide luzeko bost musikarik osatzen dute: Hasier Oleaga bateriak, Itsaso Etxebeste baxuak, Juantxo Zeberio teklatuak, Beñat Barandiaran gitarrak eta Elene Arandia ahotsak. 2012an jarri zen martxan taldea, eta geroztik, bi album luze kaleratu dituzte.

Oraingo honetan, 'Berriro asma nazazu' disko berria, gaurko kontzertuan aurkeztuko dute. Taldearen kantuek, pop eta jazz estiloen artean sortuak dira, eta elektronikoa eta progresiboa bezalako eremuetan murgiltzen dute entzulea, abestien bidez.

 

Kontzerturako sarrerak, salgai

Kontzerturako sarrerak salgai daude, online Udalaren webgunean, www.astigarraga.eus; Erriberan, arratsaldez, eta leihatilan bertan, emanaldiaren egunean, ordubete lehenago. Sarrerek bi prezio dituzte: helduenek 8 euro balio dituzte, eta adin txikikoek, berriz, 4 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!