Bihar egingo dute, Erriberan, alokairu sozialeko bost etxebizitzen zozketa

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 11a, 00:00

Bihar egingo du zozketa Astigarragako Udalak, alokairu sozialeko bost etxebizitza emateko; Aiotzategi kalea 1, Urumea kalea 6 eta Kale Nagusia 28 atarietan daudenak, hain justu. Erribera kulturguneko antzokian izango da zozketa, arratsaldeko 18:00etan hasita. Urtarrilean egin zuen deialdia Udalak, bost etxebizitza horiek alokairu sozialean emateko. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, onartutako eta baztertutako eskabideen zerrenda argitaratu zuen behin-behinean, eta behin alegazioak aurkezteko epea bukatuta, behin betiko zerrenda onartu zuen. Zerrenda hori Udalaren webgunean (astigarraga.eus) dago ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!