Hegaztientzako habia-kutxak eraiki ziren ibai parkean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 11a, 00:00

Astigarragako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Txoribox tailerra eskaini zuen apirileko azken egunean, Andre Gobadarien ibai parkean. Hegaztientzako habia-kutxak eraiki eta kokatu ziren. Hiriko parkeetan duten garrantziaz hitz egin zen eta hurbildutako guraso eta seme-alabei azalpenak eman zizkieten. Astigartarren erantzuna ona izan zen eta dozenatik gora herritar bildu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!