Bihar, 16:00etan, herriko baserritarren eta Udalaren topaketa izango da, eta eguneko berezitasun gisa, pintxo potea antolatu dute. 19:00etan hasiko da ilar pintxo potea Astigarragako tabernetan, «sukaldari profesionalek osatutako epaimahaiak izendatuko ditu pintxorik onenak». Lehiaketaren sari banaketa 21:30etan hasiko da.