Kresala dantza taldeak emanaldia eskaini zuen joan den ostiralean, Erriberan. Jende mordoa bertaratu zen kulturgunera, eta ederki gozatu zuten guztiek. Elkanoren lehenengo mundu bira dantza bidez interpretatu zuten dantzariek, eta ikuskizun borobila izan zen.