Ate irekien jardunaldia antolatu dute larunbaterako. Bi zati izango ditu. Lehenengo ekitaldia izango da 0-3 urte bitarteko saio irekia, tailerra gelan; 11:00etan hasita, izena eman beharko da aurretik, Musika Eskolara deituta (943 55 73 40) edo bertaratuta. Bigarren ekitaldia, entzunaldia izango da. 12:00etan jarri dute hitzordua, Erriberako areto nagusian.