Astigartar txikienen irribarre erraldoia

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 3a, 00:00

Korrikalari bikainak daude Astigarragan, kilikiek ez baitzituzten hauek harrapatzen.

Urteroko ohitura berreskuratu zuten pasa den asteburuan, Astigarragan. Izan ere, Iruñeko Alde Zaharreko erraldoi eta kilikiak Astigarraga bisitatu zuten. Kalejirarekin, kaleetan barrena ibili ziren, larunbat goiza goxatzen,  Iruñeko dultzainero taldearekin eta Txirriskla taldeko txistulariekekin. 

Txikiek aho zabalik begiratzen zituzten erraldoi eta kilikiak, «gaur ezagutu dituzte haur askok erraldoiak, eta txundituta daude, harrigarria badirudi ere, beraientzat berria da hau dena» zioen guraso astigartar batek kalean behera zijoala. 

Ikusgarriak izan ziren larunbatean umeen aurpegiak, eta argi gelditu zen, haien irrifarrak zirela benetan erraldoiak.

 

Txiki askok, bizitzan lehenengo aldiz ikusi zituzten erraldoiak larunbatean.

Txirriskla taldeko txistularien doinuek ez zuten hutsik egin.

Iruñeko dultzaineroek giro aparta jarri zuten, larunbat goiz ederra pasatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!