Astigarragako Udalak, Wifi sarea jarri du martxan, herriko hiru guneetan. Modu honetan, «Astigarragan Interneten nabigatzea denon eskura egongo da, modu erraz batean eta doan» adierazi du Udalak.
Proiektua Europar Batasunaren WiFI4EU ekimenaren esparruan egin da eta wifi sarerako sarbide publikoa eta doakoa ahalbidetuko du gune hauetan, hain zuzen: Erribera kulturgunean, Foru Plazan eta Kontxa Etxeberria Plazan.
Wifia erabiltzeko,
hainbat pausu
Erabiltzaileak mugikorrean edo gailuan eskuragarri dauden Wifi sareen artean WIFI4EU aukeratu behar du, eta baldintzak onartu. Gailua 4 orduz egongo da sarean konektatuta: «betiere konektatutako gunearen inguruan badago» eman du aditzera Udalak.
Era berean, lau ordu igaro ondoren, erabiltzaileak nabigatzen jarraitu nahi badu, berriro ere sarera konektatu beharko du.