Bihar arratsaldean plenoa, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 2a, 00:00

Bihar, gai ugari landuko dira osoko bilkuran, besteak beste, kiroldegiko tasen aldaketa.

Bihar arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua Astigarragako udaletxeko aretoan, apirileko osoko bilkurarako. 2022ko martxoren 29ko aktarekin emango zaio hasiera plenoari, eta jarraian, Xabier Urdangarinek, Astigarragako alkateak, tokiko gobernu-batzarrari eskuordetutako eskumenen berri emango du. Horrez gain, aurrekontu batzuk jarriko dira mahai gainean, besteak beste, Astigarraga Lantzen SA sozietate publikoaren aurrekontua, eta Sagardun Partzuergoko aurrekontua. Era berean, landuko diren gaien artean, kiroldegiko tasen aldaketa ere jorratuko da. Eta, Donostialdeko Ibilbidea
ber-urbanizatzeko obren kontratazio-espedientea ere hizpide izango da biharko plenoan. Ondoren, ohi moduan, informazio, galdera eta eskariak egiteko
tartea eskainiko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!