Harituz elkarteak eta Berdintasun sailak antolatuta, datorren asteartean Zaintzailea zainduz tailerra eskainiko da. Lehenengo saioa 16:00etan hasiko da eta bigarrena, berriz 18:00etan. Saioak ohi moduan, Erriberan izango dira, eta aldez aurretik izena eman behar da 630 678 474 telefonora deituta, edo astiharituz@gmail.com helbidera idatzita. Etziko tailerraz gain, maiatzean zehar beste bi egingo dira, ondorengo egunetan: 17an, eta 31n.