Txirrindagan Saria gaur herriko kaleetan, eta trafiko mozketak tarteka

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 30a, 00:00

Txirrindagan Saria jokatuko da gaur, 15:00etatik 18:00etara bitartean, Astigarragan. Eta tarte horretan, trafikoa moztuko dute momentu batzuetan. Pelotari kalea, Kale Nagusia, Galtzaur kalea eta Donostia Ibilbidea lotuz egingo dute ibilbidea. Donostialdea Bizikletan taldeak antolatu du lasterketa, eta benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindulariek hartuko dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!