100 urte bete ditu Dolores Goikoetxea Irizar astigartarrak

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 29a, 00:00

Dolores Goikoetxea Irizar, udal ordezkariek emandako lore sortarekin.

Ezin urtebetetze borobilagoa izan du Dolores Goikoetxea Irizar astigartarrak, aste honetan: 100 urte bete zituen, asteartean. Eta egun berezi horretan, bisita egin zioten Xabier Urdangarin alkateak eta Aintzane Barandiaran zinegotziak. Lore sorta bat ere eman zioten opari, herri osoaren izenean zoriontzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!