Talde modernoen kontzertua bihar, Erribera aurrean

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 28a, 00:00

Kontzertua antolatu du Norberto Almandoz musika eskolak, bihar arratsalderako. Erribera kulturguneko aterpean izango da, 18:30etan hasita; eta talde modernoek eskainiko dute: 
CD Montre, Deblauki eta K.A. 

Gainera, musika eskolak jakinarazi du, maiatzaren 2tik 13ra egongo dela zabalik matrikulazio epea, 2022-2023 ikasturterako. Informazio gehiago: idazkaritza@name.eus helbide elektronikoan, www.name.eus webgunean eta 943 55 73 40 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!