Bihar arratsaldeko 19:00etan, Astigarragako hiri-biodibertsitatea ezagutzera emateko hitzaldia eskainiko da Erriberan, Astigarragako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta. Hitzaldi honekin, hiri-biodibertsitatea ezagutzera emateaz gain, identifikatzen ezagutu eta ondarea kontserbatzeko eta babesteko beharraz eta garrantziaz ere hitz egingo da.
Andre Gobadarien ibai parkean eigndako hegaztien ikerketan lortutako emaitzei buruz jardungo dute hizlariek. Antolatzaileek aditzera eman dute adin tarte guztiei zuzendutako hitzaldia izango dela.
Larunbatean,
bigarren hitzaldia
Biharko hitzaldiaz gain, larunbaterako ere hitzordua jarri dute Astigarragako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera Txoribox tailerrari Andre Gobadarien ibai parkean. Hegaztientzako habia-kutxak eraiki eta kokatuko dira: «hauek hiriko parkeetan duten garrantziaz hitz egingo dugu». k