Gorbeara irteera bihar, astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 23a, 00:00

Biharko, irteera ederra antolatu du Astigarragako Zipotza mendi taldeak. Gorbea mendia igoko dute, eta bertara joateko 08:00etan jarri dute hitzordua Zipotzan, autobusez joateko. Zailtasun mailari dagokionez, maila ertainekoa da, eta guztira 14,97 kilometroko distantzia egingo dute. Antolatzaileek gogorarazi dute norberak bere bazkaria eraman behar duela. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!