Gorbeara irteera igandean, Zipotzak

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 21a, 00:00

15 kilometroko ibilbide zirkularra osatuko dute, Pagomakurreko atseden gunetik abiatu eta Gorbeara igota.

Asteburu honetan egingo du apirileko irteera, Zipotza Mendi Taldeak. Urteko laugarrena izango da, Ganbora, Uzturrera eta Larrunera joan ondoren; eta oraingoan, Bizkaiara joko dute, igandean, Gorbeara igotzeko. 15 kilometroko ibilbide zirkularra osatuko dute, Pagomakurreko atseden gunetik abiatuta, eta Gorbeako tontorrera igota. 750 metro ingurukoa izango da desnibel positiboa.

Irteeran parte hartzeko, beharrezkoa zen aldez aurretik izena ematea: Zipotza Mendi Taldeko bazkideek doan, eta bazkide ez direnek 5 euroan. Apuntatu den mendizale kopuruaren arabera, autobusa jarriko dute, bertara joateko: 10 lagunek baino gehiagok izena eman badute, hain justu. Edonola ere, goizeko 08:00etan abiatuko dira Zipotza elkartetik. Bazkaria, norberak eraman beharko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!