Apirilaren 30ean tailerra antolatuko da ume, gazte eta helduei zuzendua. Habia kutxak eraiki eta Andre Gobadarien ibai parkean kokatuko dira. 10:00etatik 11:30etara izango da.
Tailer honetan hegaztientzako habia kutxak eraiki eta kokatuko dira. Habia-kutxak hiriko parkeetan duten garrantziaz hitz egingo da eta hauetan habiak egiten dituzten espezie arruntak ere ikusiko dira.