Itsatsita antzerki musikalaren estreinaldia izango da Astigarragan.
Diskoteka batean elkar ezagutu eta neska-mutila sutsuki enroilatzen dira. Baina espero ez zuten arazo batekin egingo dute topo. Medikuek 'penis captivus' deitzen diote. Ospitaleko itxaronaldi zirraragarria eta oso komikoa izango da, baina batez ere... musikala!
Sarrera: 8 euro helduek eta 4 euro adin txikikoek.