Astigarragako hiri biodibertsitateari buruzko tailerra eta hitzaldia antolatu ditu Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, apirilaren 27 eta 30erako.
Apirilaren 27an, 19:00etan, Erribera kulturgunean pertsona orori zuzendua, Zatoz Astigarragako hiri biodibertsitatea ezagutzera! hitzaldia eskainiko da.
Hitzaldi honetan Astigarragako hiri biodibertsitatea ezagutzera eman, identifikatzen ezagutu eta ondare kontserbatzeko eta babesteko beharraz eta garrantziaz hitz egingo da.
Gainera, Andre Gobadarien ibai parkean egindako hegaztien ikerketan lortutako emaitzei buruz hitz egingo da ere.
Tailerrean habia kutxak eraiki eta kokatuko dira Andre Gobadarien ibai parkean
Apirilaren 30ean tailerra antolatuko da ume, gazte eta helduei zuzendua. Habia kutxak eraiki eta Andre Gobadarien ibai parkean kokatuko dira. 10:00etatik
11:30etara izango da, aipaturiko Andre Gobadarien ibai parkean.
Tailer honetan hegaztientzako habia kutxak eraiki eta kokatuko dira. Habia-kutxak hiriko parkeetan duten garrantziaz hitz egingo da eta hauetan habiak egiten dituzten espezie arruntak ere ikusiko dira.