Gaur azken eguna, izena emateko Zipotzan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 13a, 00:00

Zipotza Mendi Taldeak irteera antolatu du apirilaren 24rako. 08:00etan abiatuta, Gorbeia mendira egingo dute txangoa, eta gaur da izena emateko azken eguna. Autobusez joateko aukera egongo da 10 pertsonatik gorako taldea osatzen baldin bada. Bazkideentzat doakoa da autobus zerbitzua eta gainerakoentzat, berriz, 5 euro. 

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!