Izena emateko azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 11a, 00:00

Zipotza Mendi Taldeak irteera antolatu du apirilaren 24rako. Goizeko 08:00etan abiatuta, Gorbeia mendira egingo dute txangoa, eta etzi da izena emateko azken eguna. Aurreratu dute autobusez joateko aukera egongo dela 10 pertsonatik gorako taldea osatzen baldin bada. Bazkideentzat doakoa da autobus zerbitzua eta gainerakoek, berriz, 5 euro ordaindu beharko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!