Astigarragako baserrien egoeraren inguruan aritu dira, AEK eta Goldea

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 5a, 00:00

Astigarragako AEKko ikasle eta irakasleak, Goldeak antolatutako saioetan.

Baserrien egoera sozio-ekonomikoa aztertzen duen txostena argitaratu du, Goldea elkarteak.

2014ean egin zuen lehen txostena, Goldea Elkarteak. Oraingoan, jarduera profesionala duten baserrietara soilik egokitu beharrean, zutik dirauten 143 baserri historikoetan ere oinarrituko dira. Ikerketaren berri eman dute Astigarragako AEK euskaltegian, eta honetaz gozatu ahal izango dute bertako ikasle zein irakasleek.
 

Bi solasaldi, aurreko astean

Pasa den asteazken iluntzean, Zilegi eskola egitasmoaren barnean, Gaizka Irigoien, Astigarragako nekazaritza ingeniaria; Josetxo Urretabizkaia eta Antonio Irastorza, Larrabi eta Lagatxaga baserrietakoak; eta Antton Arka, Goldea Elkarteko koordinatzailea bertaratu ziren AEKko ikasleekin solasaldia egitera. Ostegunean berriz, Guardi baserriko Begoña Arbelaitz eta Antton Arka bera aritu ziren saioan. 

Bi saio hauetan, baserriko bizimoduaz, hauen garrantziaz, eta Astigarragako herriari egiten dioten ekarpenaz jardun zuten. Saio dinamikoak eta parte-hartzaileak izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!