Entzunaldiak gaurtik, musika eskolan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 31a, 00:00

Bigarren hiruhilekoari bukaera emateko, entzunaldi txikiak antolatu ditu Norberto Almandoz musika eskolak, datozen egunetarako. Gaur izango da aurrenekoa, 18:00etan hasita, gitarra eta baxu ikasleekin. Apirilaren 5ean, berriz, haizezko instrumentuena izango da, 18:30etan. Eta piano ikasleak, hiru txandatan ariko dira: apirilaren 7an, 19:00etan; eta apirilaren 8an, 17:30etan eta 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!