Astigarraga Ehuntzen egitasmoaren barruan, herriko hainbat elkarte eta talderekin elkarlanean ari dira Galtzaurreko jubilatuak, jarduera ezberdinak prestatzeko, Udalaren laguntzarekin. Eta horietako bat da, Aiztondo abesbatzarekin batera antolatu dutena, igande honetarako: Kantujira egingo dute, eguerdiko 12:00etan Ergobiatik abiatuta.
Herri osoarentzako irekia da jarduera, eta parte hartu nahi dutenek, Galtzaurreko kortxoan eman behar dute izena. Ordu eta erdiko kale buelta egingo dute kantuan, bost geldialdirekin: Kontxa Etxeberria plazan, Foru Plazan, Emakumeon Plazan, Sagardo Plazan, eta Joseba Barandiaran plazan. Bertan, parte hartuko dute Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak, Galtzaur Elkarteak eta Musika Eskolako haurren abesbatzak.
Igandeko Kantujirari begira, entsaio ireki baterako deialdia ere egin dute, eta gaur bertan izango da: Herri Eskolako aretoan, arratsaldeko 19:30etan.
Animatu eta parte hartzeko deia luzatu diete Galtzaurrek eta Aiztondok, herritar guztiei.