Emakumeen argazki saio berria, mural berri bat osatzeko Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 27a, 00:00

Giharrak eta azalean dagoen indarra irudikatu nahi du Legarretak.

Izena emateko esteka honetako formularioa bete behar da: https://labur.eus/nzwIY, edo amaieran dagoen QR kodearen bitartez. 

Astigarragako Udalak Tomas Alba kalera doan pasadizoan mural berri bat osatu nahi du, Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrarekin elkarlanean. Iluna den eremu horretan, emakumeen gorputzak askatasunean irudikatu nahi dituzte, «baldintzatzen gaituzten mehatxu eta beldurretatik libre». Horretarako emakume talde batekin, konposizio berezi bat egin nahi dute. 

Oraingo honetan, aire librean egingo da argazki saioa, «leku diskretu batean» nabarmendu du Legarretak. Saio bakoitzeko, gehienez ere 12 emakume beharko dira. Esperientzia eder honetan parte hartu nahi duenak izena emateko aukera du: «asko eskertuko genizuke izena ematea». 

Giroa goxatze aldera saioaren aurretik, afari merienda jarriko dute. 

 

Eraman beharrekoa

Astigarragako Udalak eta Nagore Legarretak eskatu dute honako arropa eramatea: udako arropa, gona, galtza motzak, tiranteak... «Gure giharrak eta azalean dagoen indarra irudikatu nahi dugu. Argazkietan anonimatoa gordeko da, alegia, ez dira aurpegiak ikusiko. 

Argazki saioan parte hartu nahi duenak izena eman dezake, esteka honetako formularioa beteta: https://labur.eus/nzwIY. Formularioa QR kode honetan ere aurkitu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!