'Kotondarrak' haur antzerkia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 26a, 00:00

'Kotondarrak' ikuskizuna.

Ikuskizuna 17:00etan hasiko da Erriberan eta sarrera 6 euro helduek eta haurrek 3 euro ordaindu behar dute.

Erribera kulturgunean bihar, 17:00etan, Anita Maravillas Konpainiaren Kotondarrak titere ikuskizuna eskainiko da. Haurrentzat zuzendua da eta sorterriko arriskuak atzean utzita Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina oraingoan ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!