Santiagomendi seinalizatzeko lanak hasi ditu Udalak udara arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 26a, 00:00

Baserri, landa etxe eta sagardotegiak agertuko dira seinalizaturik, eta lanak udararako amaituta egongo direla aurreikusi da.

Astigarragako Udalak Santiagomendi seinalizatzeko lanak hasi berri ditu. Lur Geroa enpresaren eskutik eramango da aurrera obra eta helburua da inguruko baserri, landa etxe eta sagardotegi guztiak seinalizaturik agertzea.

Dagoeneko enpresa hasi da seinaleak jarriko diren tokietan posteak jartzen eta lanak udararako bukatuta egotea aurreikusi da. Obraren kostua 88.330 eurokoa izango da, BEZ barne.

Hitoak, krokisak eta informazio panelak jarriko dira. 74 hito jarriko dira: 43 paretetan eta 31 posteetan. 14 baserri bakar jarriko dira: 4 paretetan eta 10 posteetan. 6-9 baserri multzoko 32 kokapen jarriko dira, denak posteetan jarriko dira. Sei krokis ere jarriko dira eta informazio panela ere egongo da PR (pequeño recorrido) ibilbidearen informazio panelaren ondoan eta herriko gune berrian jarriko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!