Ur bizi-bizitan busti zen Erribera, joan den igandean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 24a, 00:00

Gorputzarekin mugimenduekin jokatu zuten 'Ur bizitan' emanaldian.

Ur bizitan emanaldiak hartu zuen Erriberako oholtza, igandean, eta emanaldi ikusgarri batez gozatzeko parada izan zuten bertaratu zirenek. Zuzeneko musikarekin girotu zuten lana, eta dantza ikuskizuna hasi aurretik, sortze prozesuko dokumentala eskaini zuten, erdigunean jarriz Urumea ertzean bizi zen familia baserritar baten kontakizuna. Haatik konpainiak eskainitako lan honetan, dantzariek urak egiten dituen mugimenduak hartu zituzten erreferentzi gida, eta publikoak asko gozatu zuen ikusitako dantzekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!