Hondakinen inguruko informazio puntua jarriko da Kontxa Etxeberria plazan, gaur goizean zehar

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 24a, 00:00

Hondakinen inguruko informazio puntuak egongo dira gaur.

09:00etatik 14:00etara jarriko da eta herritarrek etxeko hondakinak bereizterako garaian sortzen diren zalantzak argitu ahal izango dituzte. 

San Markos Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok antolatutako Birziklatu! Birziklapen totemak sentsibilizazio kanpaina indartu dute, informazio-puntuekin. Astigarragan, urtarrilaren 11tik otsailaren 1era arte izan zen ikusgai eta kanpainari jarraipena emateko, gaur hondakinen inguruko informazio puntu bat jarriko da Kontxa Etxeberria plazan, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak arte. 

Astigarragako Udalak aditzera eman du, bertaratzen diren herritarrek etxeko hondakinak bereizterako garaian sortzen diren zalantzak argitu ahal izango dituztela bertan, eta bertako produktuekin osatutako saski baten zozketan parte hartu ahal izango dute. 

Kanpaina honekin birziklapena sustatu nahi da, «astigartarrek gehiago eta hobeto birziklatu dezaten». Horretarako, behar den informazioa emango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!