Bigarren bukatu du Alentejoko Itzulia, Xabier Mikel Azparrenek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 21a, 13:00

Xabier Mikel Azparren (eskuinean), Alentejoko Itzuliko podiumean.

Bigarren bukatu du Xabier Mikel Azparrenek, azkenean, Alentejoko Itzulia. Astigartarrak gogotik estutu du Orluis Aular liderra, azkeneko bi etapetan; baina ondo eutsi dio Venezuelako txirrindulariak. Larunbateko erlojupekoan bikain aritu zen Azparren, baina Aularrek gainditu zuen berriro, 1,4 segunduko aldearekin. Eta igandeko etapan, astigartarra lidertza berreskuratzen saiatu zen arren (5 segundura zegoen), indartsu aritu zen berriro Aular, eta laugarren izan zen etapan. Juan Jose Lobatok irabazi zuen azkeneko hori, Azparrenen taldekideak.

Edonola ere, pozik bueltatu da astigartarra, Portugaletik: estreinako etapa garaipena lortu du profesionaletan, bigarren izan zen erlojupekoan, eta bigarren bukatu du sailkapen nagusian ere. Gainera, Euskaltel-Euskadik bi garaipen pilatu ditu, eta taldekako sailkapenean bigarren bukatu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!