Petritegi sagardo apardunarentzat saria, Seattleko 'Cider Craft Awards'-en

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 21a, 00:00

Petritegiko sagardo apardunak irabazi du saria.

Sari hau lortzen duen nazioarteko bigarren saria da: 2019an Frankfurteko 'Cider World' sariaren ondoren.

Petritegi brut nature sagardo aparduna saritu dute Seattleko (AEB) Cider Craft Awards nazioarteko lehiaketan. Sari hau Astigarragako sagardotegi honek lortzen duen nazioarteko bigarren saria da: 2019an Frankfurteko (Alemania) Cider World sariaren domina irabazi bait zuen.

XIX. Mendean ekoizten zen Gipuzkoan

Sagardo aparduna ez da edari berria Gipuzkoan: XIX. mendearen amaieratik azaltzen da agiri zaharretan. Garai hartako markarik ospetsuenak Brunet familiak ekoiztutako El miquelete eta Oria, Oiartzungo Mitxelena y Urbina eta Azpeitiko La Vasco-Argentina ziren.

Petritegitik hurbilago, Astigarragan bertan, 1924an Jose Lasak sagardo aparduna ekoizten zuen, sagardogintzan tradizio haUndia duen Ergobia auzoan. Gerra zibilaren ondoren ia galdu egin zen orain Petritegin berreskuratzen ari den, sagardo mota hau kontsumitzeko eta ekoizteko ohitura.

Otaño-Goikoetxea familiak produktu berezi hau nola egiten den ezagutzeko aukera eskaintzen du: bisita gidatuak antolatzen dituzte astearte, ostegun eta larunbatetan, 12:30etan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Bere ekoizpenaren sekretuak eta Petritegiko leku ezezagunenak ezagutzeaz gain, produktu berriak dastatzeko aukera eskainiz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!