Diru laguntza eskaera deialdia, zabalik jada

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 19a, 00:00

Apirilaren 14a azken eguna izango da, Gizarte Zerbitzu arloko diru laguntzentzat. Kirola eta Kulturaren kasuan, 11ean.

Garapenerako lankidetza  programarako diru-laguntzak, irabazi asmorik gabeko edozein pertsona juridiko edo fisikok eskatu ahal izango du, baldin eta haren jarduerak, indarrean dagoen legediaren arabera eratuta badaude eta egoitza EAEn eta Nafarroan badute.

Gizarte Zerbitzuen diru-laguntzei dagokienez, irabazi asmorik gabeko Astigarragako erakunde publiko zein pribatuek, antolatutako jarduera edo jarduteko esparrua Astigarragan baldin badute, eta herriko bizilagunak baldin badira. 

Kiroletako diru-laguntzak berriz, kirol ekintza puntualetarako, Astigarragako kirolarientzat eta kirol programentzat emango dira. Bestalde, kultura eta euskera arloan, Astigarragako irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko zein juridikoentzat edota erakunde publiko zein pribatuentzat. Eta, baita, Astigarragakoa izan gabe ere, jarduteko esparrua Astigarragan dutenentzat ere.

Diru-laguntza eskaerak, aurkeztu behar dira Astigarragako Udaletxeko Erregistroan, edo telematikoki www.astigarraga.eus helbidean. Kultura eta Euskeraren arlokoak, Erribera Kulturgunean ere entregatu ahal izango dira. Eta kiroletako diru-laguntzetan, elkarteen kasuan, telematikoki bakarrik egin daiteke.

Deialdi guztiek ez dute epemuga bera. Kirola, kultura eta euskara arloetakoak, apirilaren 11ra arte eskatu daitezke. Gizarte Zerbitzuen kasuan, apirilaren 14a da azken eguna. Eta Garapeneko Lankidetzakoek, epe desberdinak dituzte, kasuan kasu: larrialdi kasuetan ekintza humanitarioak finantzatzeko, urriak 30 arte; garapenerako sentsibilizazio edota hezkuntza jardueretarako, irailak 30 arte; eta gainerako kasuetan, apirilak 12 arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!