Hitzordu garrantzitsua dute gaur, Mundarroko Alain Agirre hernaniarrak eta Beñat Zubiarrain astigartarrak. Hain zuzen, Udaberriko Txapelketaren final haundia jokatuko dute, 19:30etan hasita, Txomiñenen.
Joan den asteko garaipenaren ostean, Mundarroko bikoteak palista elgoibartarrak izango ditu aurrez aurre: Arrizabalaga eta Arrieta. Norgehiagoka bizia espero da, gainera. Izan ere, astigartarra eta hernaniarra borobil aritu ziren semifinalean. Mundarroko Ekaitz Ezkerraren eta Ganix Urdangarinen kontra neurtu zituzten indarrak, eta partidua 25-14 itxi zen azkenean, Agirreren eta Zubiarrainen alde.