Noka ikastaroa, etzi Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 16a, 00:00

Zilegi Eskolen barruan, Noka ikastaroa antolatu dute etzirako, 18:30etatik 20:30etara, Astigarragako Emakumeon Etxean. Usurbilgo AEK euskaltegiko irakasle den Rosa Zubeldia izango da gaia landuko duena. Doakoa da, eta zilegieskolak@aek.eus helbide elektronikoan eman daiteke izena, edota 663 043 314 telefonora deituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!